Jose Le Piez zizelkari eta musikaria da, biak poesia berdinean lotzen ditu. Egur biziaren amodioa arbaso egurketariaren ganik bildu zuen, bai eta arte ederren tirria familiatik ere. Berak zuhaitzaren memoria lantzen du, harreman estua lotuz materia eta mogimenduaren artea. "ARBRASSONS" berak deitu aurkikuntza egin eta garatzen du, egurrari soinua emanez ferekaren bidez. Horrekin musikarekin lotura egiten du, kontzertuak eskainiz musikariekin.
URBAILA obra : Atlaseko zedroa da, Zuberoan hazi zena. Motor zerrarekin bakarrik landu zuen, aitzin planik paperean egin gabe, jestua arte martzialetan bezala erabiliz (bera Japoniako sabre maisua dago). Ur, uretik dator eta Urbaila izena Arbaila izenetik, hau denean historikoki Zuberoako erdiko partea, Gotaine herria barne. |