Uztaro arte taldea Gonzalo Etxebarriaren inguruan sortu zen 1980.ko hamarkadan Xiberoko Mendikotan. eta beti bizirik dirau. XIRUrekin harreman estua izan du beti, urtero obra berri bat eskainiz, margo, instalazio efemero... Gonzalok bere margolari bide indartsu bezain ixila jarraitzen du, Euskal Herriko erakusleiho andanatan. Eta Uztarok egun ere XIRUko afixa egiten du, orain Pette Etxebarria semearen eskutik.
HIRUTIK HAMAIKA : Izenak dion bezala, hiru elementuetarik, hamaika, infinitua sor daiteke. Lurreko burdina, lurreko harria, lurretik sortu egurra dira elementu horiek, ibilbide honi altzari gisako bat eginez, mahaina hots. Izena jarri zion Jon Maia bertsolariak, estrena emanaldian... |