Batzarri > Uturzabala

GUANES ETCHEGARAY (2007)

1954. urtean sortua, 2015.ean utzi gaitu, baina bere espiritutik sortu obra anitz utzi ere Euskal herriko leku ezberdinetan, Izturitzeko harpe ondoetan egin zuen lan ederra lekuko. Arbasoak Bizkaian, baina Belgikan amarekin zuen ikasi materia eta koloreen amodioa. Instituzioetarik urrundu zen bere bidearen urratzeko, mogimendu artistikoetan sartuz (adb Parisen ART CLOCHE delakoa). Amalurraren harreman eta emaitzari lotu zen beti, harria, egurra, burdina landuz, baina errekuperaziotik ere sortuz. "Les anonymes" gaia jorratu zuen ehunka aldiz. Harremana zuen gehienik maite, jendeen erdian kokatzea.

TXORTA : 2007. urtean egonaldi ederra egin zuen Gotainen, obra hau herrian zegoen material abandonatua bilduz eta ederretsiz: Orga errotaren burdin uztaia, Zihigako harria, bere etxeko zur puzka zaharrak... Txorta izena eman zion (ur xorta), eta bizia nola den, estela borobil honen inguruan egin zioten lagunek omenaldia...