Batzarri > Uturzabala

NESTOR BASTERRETXEA (2009)

Nestor Basterretxeak (1924 Bermeo – Bizkaia 2014 Hondarribia – Gipuzkoa) ibilbide aberatsa izan du, XX. mende inarrosian deserria ere ezagutuz, Argentinan. Han margolari eskultore horrek bidea jarraitu zuen sariak irabaziz, eta Euskal Herrira itzuliz, bere garaia markatuko zuen Jorge Oteizarekin batean. GAUR taldea sortu zuten diktatura denboran. Bere obra anitza izan da, margo, eskultura, baina zinegintza ere (Amalur filma Fernando Larruquertekin). Euskal lurrari lotura azkarra zuen, kosmogoniari ere aurpegi bat emanez, serie ezingo indartua sortuz. Arantzazuko basilikako kriptaren margoak egin zituen, izugarrizko eragina eginez 1950. aldeko urte neke hauetan.

EUSKAMERIKA : Xiru jaialdiko gomita izan zen eta gure arte ibilbidea ikusi eta gaiari eta ekaiari lotu zen: "Euskamerika" zen urteko gaia, eta lekuan dagoen amerikako haritzaren ostoetarik sortu zuen omenezko obra hori. Harreman ederra egin zen orduan Jean Mixel BEDAXAGAR kantari-arotzarekin, honek burdin guziaren soldatzea egin zuelarik.