Uztaritzen bizi, Baionako arte ederren eskolan eskultura deskubritu zuen eta geroztik hortan sartu zen gogoz eta gorputzez. Oreka hau da justuki gustatzen zaiona. Egurra du ekai
gustukoena, hastapen batez zerra edo aizkoraz landuz, eta bigarren urrats batez sentimentu eztiagoak ateraz, tresna gero eta finago erabiliz, bai eta kolorea sartuz. " Ene lanean, estetika bilaketa dago, baina gehiago ideia baten adierazpen formala. Ekaia, forma, kolorea hautatzen ditut ideia honen sentsatzioaren adierazteko. Beti hari baten gainean nago: kontzientea, inkontzientea, menperatzen dudana... edo ez. Tentsio horiek aberastasuna dira, norberaren baitan dagoen guzia erabiltzen da arte ikerketan."
UR : Lurretik zutik dagoen totema, urari inkantazioa, ura denetan dagoenean leku hartan, bai eta biziaren sinboloa. Inox metalezko logoa du, eta bere irudia lurrean sinbolo honen aipamen bilaizia da. |