Chahab (1951 Teheran), Biarnoko Nay herrian bizi da orai, "La Minoterie" izeneko arte leku idekia berak sortuz eta biziaraziz, urte osoko erakusketa eta programazioarekin. Hogeita bi urteetan uzti zuen Iran, Italia, Frantzia, Herbeheretan ere bizituz, ikasiz, eta materiari lotuz. Margoa, grabaketa, bai ta burdin eskultura ere, batzutan erraldoia, denetarik egiten du, teknika ezberdinak ere nahasiz. Primitibo, espirituala eta arbasoei lotua dago, berea dena sortuz, eta lau haizeetara partekatuz.
AINERETAKO GIZONA : Obra orijinala egin zuen gure Ütürzabala arte lekuarentzat. Txorien leku aparta dena lotu zuen gizakiaren espirituari, memoria eta arbasoei leku eginez. Burdina landu zuen, ohitura duen bezala, idekia zaion CANCE Nay-eko enpresako lantegian lan eginez. |