Batzarri > Uturzabala

KELY (2013)

Kely Afrikako Burkinan sortu zen, gero Euskal Herria eta Biarnon gaindi ibili zen. Maleruski bizia utzi zuen 2013 urte hortan. Burdina lantzen zuen, bere mintzaira garatuz. Gure herrialdean zehar daude haren obra guziek mintzaira hori dute, eta lehen begiradatik ezagun da. Berak ere arbasoekiko lotura azkarra zuen, griot-kondalari baten familiakoa izanez, eta gauza ezinago konkretuetarik mundu bat sortzen zuen, onirikoa.

ARRAINA : Metalezko eskultura hau urte batzu lehenago egin zuen, eta Guanes Etchegaray artistaren etxeko bilduman zen. Azken honek XIRUri oparitu zuen 2013an, pentsatuz hor leku ederra zukeela. Zoritxarrez, urte hortan berean zendu zen KELY, eta ez genuen harekin estrenatu ahal izan.