Kakots taldea sortu zuten Zuberoako artista gazte batzuek, ikasketak Europako arte eskoletan eginak, beren herrira lanera itzuli nahi azkarrarekin. Hauen obra ikusgarrietan dago Atharratzeko turismo bulegoan dagoen "Errausgorrixehe" instalazio iraunkorra, mitologiari buruz. Hauetan dago Ddiddue ETXEBERRI urdiñarbetarra. Honek diseinua, bideoa eta teknika anitzak lantzen ditu.
TIRAN : obra hau arte ibilbidearentako sortu zen altzari edo mobiliario zerbait sortuz, ber denboran lekua "irakurriz" eta bere funtzioa betez, hots lasai egoiteko lekua, berdin pikenikatzeko ere.... Ideia horrekin abiatu zen, betona, sokak baliatuz, zuhaitzak ere eszenografian sartuz. Urte guzian bere ofizioa egiten du, jende hartuz bere inguruan. Tiran (Thian ahozkatu) hitz horrek aldiz erran nahi du "tinka", sokak dauden bezala. |