Batzarri > Uturzabala

DIDIER CADIRAN (2016)

Didier Cadiran saskigilea da ofizioz Biarnoko Lasseube herrian. Materia bizia lantzen du, bai zare eta saski egiteko, bai urrunago joaiteko ere. Zumetik, sahatsetik da abiatzen, eta naturalki hasi zen landarezko etxolen egiten. Halako eskultura bekan baizik ez da ikusten, zeren izadiak eragiten dio zuzen 

KABANA : Etxola hau sahats beltzez egina izan zen, Didier Cadiranek gidaturik Gotaine Irabarne herriko haurrek eraiki zuten, Xiru jaialdi aitzineko asteetan. Sahats beltzak ura maite du eta Ütürzabalean ura dago denetan, beraz ez zuen aste bakar bat ere behar izan arpatzeko, eta kimu berriak elkitzeko... Haurren jolas leku ederra ere da urte guzian, udan berde berdea, neguan aldiz bilaizia!