K. Jauregi 1959.urtean Gipuzkoako Alkiza herrian sortu zen. Laborari semea, laborantza utzia du baina lurra hurbil dago bere obra guzian. Alkizako baserrian bizi da beti, UR MARA leku miresgarrian arte leku bizi bat atxikiz, gau eta egunez. Gaueko beltzetik dator argia, espiritualitatea ere, eta emeki baina segurki joan zen bere mintzaira garatuz , keinu eta sinbolo indartsuak lur, zur, harri eta altzeiruan utziz. Arimaren eta sentimentuen espresioa sortzen da orduan marratik, marrazkitik.
PARETA : Pareta hau zimenduz eraikia da eta munduan eraikitzen diren jendeen arteko pareta guzien metafora dago, izan Mexikon edo Palestinan. Honek bere leihoak ditu, bat zerratua, bestea urre-ilusioz betea, eta eskerrak, hirugarren ttipi estua dago, baina idekia, esperantzari lekua utziz. Abereek aldiz ez dute muga eta hesien arrangurarik, gibelean dauden kabale oinatzak lekuko... Obra honen ezartzeko herriko langile eta laguntzaleek elkarlan ederra eraman zuten, Etxeberri hargingoa enpresarekin. |