Hebentik
Kültür herrikoia eta sorkuntza güne bat Xiberoan
2026ko Hebenko ta hanko | ![]() | ||
| |||
| Montreuileko fandango | |||
| ❯ Aldikako ekintzak > Hebenko 'ta Hanko > 2026ko Hebenko ta hanko | |||
Arte topaketak - Agorrilaren 2an - Liginagan, Xiberoan | |||
Liginagako karriketan gaüko 6etarik
| |||
| |||
| 21:15etan Liginagako elizan: bost artistak egun zonbait igaran düe alkarrekin eta egonaldiaren emaitza deiküe erakustiko... Ez da izanen ez tik ez tok, ez X, eziez instagram, bai aldiz instantean... | |||
| |||
HEBENKO ta HANKO 2026 Liginagako herrian eta katedralean Poesia ez da libürüetan bakarrik. Poesia zabilan aste buru hortan Liginagan. Atharratzerik Larraineko bide berriaren ziuntan, Ligira heltzean ohartzen zira Liginaga hüts egin düzüla! J.Miel Barandiaranek, hilabetea han egonik, nabaritü züan zer aberastarzün zedükan herrixka horrek düala mentea. Jean Etxegoren Elixabeko ostatüko semeak ere bere "lümaz filmatü züalarik ardien bortüalat abiatzearen marmar ikara ederra, bortü bidea borta aitzinean züalarik. Eta Txinka piztü düe han düala hogei urte, TXINKA alkarteak, bi hitzez biltzeko, kültüra eta konfitüraren josteko! Eta kausitzen düe, adeitsü bezain agüdo haiek! Pentsa; Neskenegünean herritarren aiharia, Bakalau ajoarriero, eta igantean HEBENTIK alkartearen Hebenko ta Hanko ekitaldi xüme bezain paregabea! Football-Dollarren mundialaren biharamenean ber moldea, partida bakotx bat: Lehen aldia, atseden-pausa eta bigerren aldia. Eta match ondoko bestattoa! Lehen aldian publikoa ebiltari, ebiltzale, sonü bila: Etxahun Liginaga txülülari zenaren etxondoan, beste aize epaile bat Irabarnekoa. Sagartzeen itzalean Bach-en Partita, Sacha Standenen biolinaz. Claudine Hegiaphalen hitz-xaramela eztindartsüa Etxeberriko barrioan, Albert Ayler-en "Angels jazz estandarra, Idiarteko soroan, François Corneloupen saxofona baritonaz. Idiartean berriz opera Carmen zivuple! Lucie Fouquet sopranoak airealat igorririk, eta ikusliarrek koroa! Artean oilar bat destenorean, ihiz horak ere ixiltzen, halako ihizeak entzünik! Eta Elixabeko borta aitzinean, 1935ean bezala, etxeko Maite, Denise, Christellek ordünko hitzak arrapizten, hitzak ez beidaizte hil mihian bizi badarabiltzagü. Dantza jauziak, herritarrek, txülülariak, herritarrak, eta aiharia plazako itzal goxoan, herritarrek hau ere, arrestiri apal biribila. Zalhe zalhea saldü ziren ordüan herriko katedraleko mila leküak (ez dakit zonbat zero ezar ). Eta bastiza erromaniko xarmegarrian gero, gure bost artista-ofizialeen emanaldia. Ahaide delizius hontan, eta zonbat aire delizius, Frescobaldi, Vivaldi, Monteverdi denetan barroka eta Xiberotar basa barrokaren arteko zübüa, bi-hiru botz desbardinek sinpatia (literalki) edireiten, sokak eta hatsak barne. Nolabait Monteverdi bilakatüz "Monteverdi from Muskildi kasik! Hau da Hebenko ta Hanko üdaldi horrek txerkatzen (eta edireiten) düana funtsean. Hau diet aitortü biharamenean ene "poesia aplikatü lagüner: hainbeste denbora zen ez genakiala alkarren haidürü ginaudela, Liginagan, Basabürüan, HEBENTIK, irudimenezko lürraldeñi hortan! Mixel Etxekopar | |||
| |||
| Liginako konzertüaren zati bat | |||