Herria Atzo 1 |
|
| Xiru 2023 - 4 argazki lau gunetan : GOTAINE |
| | GOTAINEKO CENTRE MENAGER IKASTETXEA (1947-1952) |
|
Gotaineko Centre ménager ikastetxearen sortzearen iniziatiba, Jean ETCHEGOYHEN (1914-1979) apezarena izan zen. Arhantsusikoa sortzez (B.N.), Gotainen izendatu zuten Carricart apezaren ustegabeko hiltzetik landa. 1947 eta 1952 urte artean egonen da. Gune hau zen neskentzako ikastegi bat, estudioko zertifikata ondoko 15-16 urteetako neskentako.
Gerla ondoko errazionamenduaz axolatua, 1945eko lehentasunari ihardetsi nahian, zoin ere baitzen herriaren haztea, J.A.C.ak (Laborantzako Gazteria Katolikoa) halako zentroak sortuz, mobilisatzen zen laborantza zuhur batentzat, laborari neska eta mutilen onetan.
Baserri munduan, bozkatzeko zuzena 1945ean irabazirik ere, emazteen eginbeharra zen aitaren zerbitzatzea, berdin senarra edo semea. Etorkizun bakarra zuten lantegi-fabriketako lana, edo alorretan, kalifikaziorik gabe.
Etchegoyhen apeza herritarrek lagundu zuten Salhankako etxearen konpontzeko. Gazteen joanarazteko aldiz, Nevers-eko seroren laguntza izan zuen, zoinek orduan Mauleko ospitalea eta Jeanne d’Arc eskola atxikitzen baitzuten. Soeur Marie Gabrielle, besteak beste, arduratu zen barnetegiaz, Xibero eta Biarnoko 40 50 ikasleentako.
Estrena ofiziala 1950. urtean egin zen honako hauen presentzian: Leon Albert Terrier apezpikua, Charritton kalonjea Mauleko Saint François kolegio zuzendaria, Mauleko Etcheber artxapeza, Etchegaray apeza (gero kardinala zatekeena), Partarrieu apeza, Marie Gabrielle serora nausia, Nevers-eko serorak (Anne Marie Puech zuzendaria, Jeanne-Marie, Ignace eta Bernadette, Marie Dolores sukaldean) eta Jeanne d’Arc-eko erakasleak (Onizepeko Marguerite Guiresse joste eta baratzegintzan, Marie-Hélène Rachou, Marie-Louise Burcudoy).
Kurtsoak ziren, irailetik maiatzeraino, erakaskuntza orokorra, Matematika eta Frantsesa, lehen mailakoak baina "cours complémentaire ere bai. Ohiko gaiez gain (jostea, lisatzea, sukaldea, baratzea, hazkuntza ttipia), bai eta hezkuntza zibikoan ikasten zuten herri baten bizia, zerga paperak nola bete, edo laborari etxaldeko kontu kaieraren atxikitzea.
Gai orokor eta pratika hauez gain, kanpoko erakasleak ere ibiltzen ziren, Madalena de Jauregiberri euskara erakasteko, Isabelle Lavie-Dalier Xiberoko dantzentako, Etchegoyhen apeza bera kirolean, eta hortan saski balua, Gotaineko plazan. Antzerki pratika ere antolatua izan zen, neska hauen bizia herrian aipatzen baitzuten.
Agorrilean, Lourdes-en sasoiaren egitea eskainia zitzaien, Notre-Dame des sœurs de Nevers-eko aterpetxean.
Apezetxean antolatzen ziren eztabaidak bizipenen inguruko trukatze parada zen, JOC-aren (Langile Gazteria Katolikoa) metodari jarraikiz, "ikusi, epaitu, egin.
Bi urteko formakuntza horrek emaiten zuen laborantzako "Brevet Elémentaire.
Etchegoyhen apeza joan ondotik, ikastetxea Maulera eraman zuten (lehenik Maule Baitha gunean eta gero Bernadet Ikasgiara, Navarre karrikan) Albert Milhomis (Joël Larroqueren artikulutik bildu informazioa, Miroir de la Soule aldizkarian) |
| | Gregori Peck Gotainen |
|
Ezin sinetsia! 1963. urtean, uztail hatsarrean, Gregory Peck, Hollywoodeko izarra, Gotainen ibili da "Et vint le jour de la vengeance filmaren grabatzera (Eta mendeku eguna jin zen), ondoko urtean Frantziako zinegeletan aterako zena. Sallaberry apeza, herriko erretorari esker Gotaine hautatu zuen Fred Zinneman zinegileak. Hau oso famatua zen orduko, arrakasta handiko filmak eginak, hala nola "Tant qu’il y aura des hommes (Gizonak izanen direno), eta "Le train sifflera trois fois (Trenak hiru xistukada botako ditu).
Film honentako, Amerikar aktore ikaragarriaren ondoan zeuden Paolo Stoppa italiar ezaguna, Mario Angeletti haurra, zoinek rola inportantea baitzuen, bai eta Elisabeth Wiener gaztea, gero bide eginen zuena kantuan eta zineman. Beste aktore handiak ziren zerrendan, baina Gotainera ez jinak, haietan Anthony Quinn, Omar Sharif eta Raymond Pellegrin.
Hiru egunez, Gotainen Irabarne iratzarri da "Behold a pale horse filmaren grabaketarekin, hau baita jatorrizko izen burua. Filmaren gaia bi gizonen arteko borroka zen: Manuel Artigues (Gregory Peck), Pauen errefuxiatua Espainiako gerra zibila bukaeraz geroztik eta Vignolas kapitaina (Anthony Quinn), San Martineko polizia burua.
Esperientzia izigarria izan zen herriko berrogei bat figuranteentzat, adin guzietakoak. Batak pilotariak, besteak jendarmeak, beste batzuk kantonierrak edo berdin autobus bidaiariak, Gregory Peck-ekin plazara heltzen.
Ikuslegoa handia bildu zen plazan, hau kamioi eta material erremorkaz betea baitzen. Teknikariak ikusi zituzten kamera handia eta soinu tresneria prestatzen, argiak instalatzen bai eta argia distiratzeko plaka, aldamioa eraikitzen elizaren aitzinean, dekoratu bat apez etxe ondoan, irudietan sartzeko. Su hiltzaileek ere lagnudu zuten, euri pearen beharra baitzen.
Figuranteek eta ikusleek gogo handiz jarraiki zuten prestaketa bai eta grabaketa, plazan, apezetxean, Iratzabal etxalde ondoko bidean (etxe honen lekuan egoitzak dira orain), Montalibet-Herrero etxeko terrazan, ostatu-epizeria bilakaturik filmarentako.
Luzaz oroituko da gertakari hau, 1963a ohiz kanpoko urte hortakoa, beste ekitaldi pottolo izan baitzen orduan, eskolako haurren maskaradak lehenik eta Zantxo Azkarra pastorala uda betean.
Arnaud Lougarot |
| | Salvador Mège (1854 - 1939) |
|
"Amak betidanik erran ditazü Gotaineko elizako bitralak ene arra aitañiak eginik zirela. Erranaldi honek, Louis ETCHENOU-MEGE (1945-2019) Gotaintarraren ahoan, interesa piztu zigun. Nor ote zen artista hura, herrian denek ahantzia baitzen? Hala hasi zen ikerketa lana gure ezezagun honen edireiteko.
Baionan sortu eta Gotainen plantatu margolari baten bizia.
Salvador, Jean, Marie MEGE 1854ko martxoaren 12an sortu zen Baionan. Arteak erakarria, gizon gaztea Baionako Marrazki Akademian formatzen da, Achille ZO artistaren zuzendaritzapean (1826-1901). Eskola hortako ikasleen eginbeharra zen notableen erretratuen egitea, bai eta itsagintzan edo artearen industrian. 1874an diplomatua, urrezko medailarekin, Salvador Megek ikasketa jarraitzen du Leon Bonnat margolari ospetsuaren lantokian (1833-1922), Pariseko Arte Ederren eskolan. 1879 eta 1885 artean erakusketa eginen du Pariseko pintura eta eskultura saloinean.
Teknika desberdinetaz interesaturik, S. Megek berdin hunkiko ditu erlisioa, mitologia, erretratua, paisaia edo natura hila. Maisu handien kopiak eginez ikasten du, Rubens, Murillo besteak beste
Bitxigile-erloigile seme hontan zorroztasun eta xehetasunaren zentzua nabaritzen da. Oliozko margoetan iduri du argi efektuak, emaitzak biltzen dituela, errealismotik eta bere maisuen irakaspenetik ahal oroz hurbiltzeko.
Kalitate hauek laxuki S. Mege eraman dute historiaren margolarien taldean sartzeko, Felix PHILIPPOTEAUX (1815-1884) eta Paul semea (1846-1923), oso ezagutuak beren obra panoramikoei esker. 1882an Pilippoteaux-ek bildu hamar bat artistak enkargu bat hasten du Ameriketan: Estatu Batuetako lehen ziklorama Gettysburgeko guduaren ilustratzeko.
1888, S. MEGE Gotaineko Tartazia etxeaz jabetzen da herentziaz. Artista honentako , Parisen, New-Yorken, Bruselas eta Londresen artean biziko dena, etxe hau bere portua izanen da, Euskal Herrira itzultzean.
Euskal artista bat, Estatu Batuetan eta Kanadan ospetsua, ziklorama hauei esker
1882 eta 1886 artean, "Gettysburgeko guduaren lau bertsio egiten ditu P. Philippoteaux-en taldeak. Chicago, Boston, New York eta Philadelphie-n erakutsiak izanen dira. Ikuskizun hauek bi milioi ikusle erakarriko dute. Lau margo panoramikoetarik bakar batek iraun du eta Gettysburgen ikus daiteke rotonda batetan. Bastimenduak berak, pintura zirkularraren hartzeko bereziki egina, ikuslea obraren zentroan ezartzen du 360°ko ikuspegiarekin, gertakari historiko horren erdian kokatzeko gisan.
1885etik, S. MEGE New Yorken bizi da bere familiarekin. Artista talde ezagun bateko kide, arte industriala sail hortan. Deitua da paisaia margotzeko beste ziklorametan. Besteak beste, "Jerusalem eta Kristoren gurutzifikzioa obran parte hartuko du (Bruno PIGHLEIN, 1848-1894). Estatu Batuetan egina, tela behin betikoz instalatuko dute Sainte Anne de Beaupré herrian (Kanadan). Munduko zaharren eta handienetarik dugu hau (14m gora eta 110m luze). 2019an, "ondare ondasun sailkatuko du Quebec-eko klutur ministeritzak.
1920 aldean, S.MEGEk Frantziara itzultzen da. Ibilko da Parise eta Gotaine artean. Bertan hiltzen da 1939an.
Salvador MEGE Gotaineko bitralen egilea ote da?
Gure ikerketek ez dute hori segurtatu ahal izan. Baina, denak hortara eramaiten gaitu. Badakigu S.MEGE margolari portretista zela XIX. mendean, bai eta esperientzia ere bazuela erlisio arloan. Gainera, Serge Tarlant (1961-2001), bitral zahar berritzaileak Gotaineko elizan lanean ibili zenean, jakin genuen hauek XIX. mende bukaerakoak zirela. Nabaritu zituen eskasak ere. Hala nola, egileak ez zuela ikuslearen ikuspegia kontutan hartu. Bitraletan agertzen diren pertsonaiek parean denari
Ode Lecoeur (Joël Larroqueren eta Francis Hegoburuen artikulutik bildu informazioa) |
| | Elichondoeneko ostatu ohia, Gotaine Arozpidean |
|
Arozpideko etxe hortan ikusi dugun lehen familia Irigoyen-Uthurriague da 1829tik. 1833an, Liginagako Marie Uthurriague, ofiziorik gabe, han hiltzen da, Hauzeko Pierre Irigoyenen alarguna. Haien lau haurretarik bat, Françoise Irigoyen, etxe zaintzale, etxe hortan egoiten da 1840an Onize Gaineko jornalari bati ezkondu arte.
1841ean, Urdiñarbeko Jean Elichondok, brigadari kantonierra, eta Gotaineko Marie Etchartek (ofizio gabea), bost urte lehenago Gotainen berean ezkonduak, etxea erosten dute Irigoyeneneko haurrer, 900 liberetan.
Jean Pierre Elichondo eta Marie Etchart ordura arte ziren Grisueneko alokaidetiar, zointan haurrak ere sortu baitzaizkie. 1845ean baizik ez dira Arozpidean sartu iduriz, erosi eta lau urte berantago. Zazpigarren haurra sortzen zaienean 1853an, Jean Pierre Elichondo kantonier nausi da eta Marie Etchart aldiz etxe zaintzale. Aldiz 1859an, haren senarraren hil agirian, ostarlersa gisa agertzen da. Arozpidearen kafe-ostatu izatea 1853 eta 1859 artean hasten da iduriz.
1890ean, Marie Etchart, 78 urte, beti ostalersa dugu Jean Batista haren azken semea ezkontzen denean, Gamere Zihigako Marie Irigarayrekin, hura sukaltari. Ezkontza agirian agertzen da Jean Batistak ama lagunduko zuela etxe arraberritzen. Harek ordari, bere partea uzten dio.
Marie Etchart hiltzen denean, Jean Batista eta emaztea komertzioa hartzen dute, eta gero halaber haien bi alabek jarraikiko dute, Mariannek eta Paulinek, ezkongabeak biak. Familiaren ostalergoaren gelditzea, eta karrika erdiko ostatuarena 1984an ofizialki agitzen da.
2004an, Amaren Alabak kantari taldeak XIRU jaialdian aurkezten zuen bere kantaldi berria, Anderegatik. Hontan kantu batek Elichondo familiaren ixtorio bat kontatzen zuen, urte batzu lehenago bildurik. Ezkontza bidajea aipatzen da, non esposa Parisera nahi baitzukeen joan. Senarrak orduan esku orga batetan jarri omen zuen, eta hola etxe ondoko harrizko gurutzearen hiru itzuli egin baitzuten
.
Hemen entzutekoa
Lorraine Jacquot
Eskerrik hanitx/ Un grand merci : au Miroir de la Soule pour avoir fourni les photos du film, et à Elodie (Pierre Alex photographe à Mauléon) pour tout le travail réalisé pour cette exposition.
|