
Xiru 2025 | ||
| ||
TIKISMIKIS trio Argentina Toulouse (okzitania) Marco Grancelli : Botza gitarra Chloé Bousquet : Biolina Luciano Gimenez : Botza, bonbo, bandoneon TIKISMIKIS hirukotea, Argentinarrak bi eta okzitandarra hirugarrena, Toulousen elkarretaratu dira. Argentinako Ipar-mendebaldeko ondarea lantzen dute (NOA delakoa), chacareras, bailecitos, zambas, gatos
hanko batzerrak eta poetak ohoratuz, beren saltsan! Argentinako estandar bilakatu doinuak emaiten dituzte, baina ere pieza arraro batzu ere, bilketan ikasi altxor ttipiak, transmisioa landuz bai eta Frantzian musika honen biziarazteaz arduratuz. | ||
| ||
❯ La Loca | ||
❯ Gatito del Dulce Amor | ||
| ||
❯ Ronnieren web günea | ||
❯ Blackmaninov | ||
RONNIE LYNN PATTERSON MATHIEU MENDIZABAL Pianoa - Kantua Ronnie lynn Patterson pianista afro-amerikarra da, Parisen bizi orain, euskaldun berria ere, eta horrek eman dio gure herriko amodioa, barne barnenetik gozatu ahal izan baitu gurea, hitz eginez, kantuz, botzez eta eriez
Poesia sakona eri puntetan, izan Rachmaninov (edo Blackmaninov!*), Morton Feldman, bere konposizioan edo berdin gure OI Pello Pello xaramelatzen duenean! Hor gure Mathieu Mendizabal kantari-ogi egile-laborari xiberotar-azkaindarrarekin pintzelak nahasiko ditu, zerbait berri sortzeko, betiko iturri zaharretarik! adb bakar bat: Argentinan 1902. urtean Tango bat grabatu zuen pianista Afro Amerikar batek, Rosendo Mendizabal izenekoa! eta hori izanen dute pista bat hegaldaka ibiltzeko elkarrekin! Mathieu MENDIZABAL Xiberoa, Azkaine Kantaria okina, laboraria, dantzaria,
.laria! Mathieu Mendizabal (Azkaindarra sortzez-Lapurdi) Xiberoko Altzurukun bizi da orain, bere lanetik. Laborari eta okina da, ogiaren bidea berak jarraituz, bihitik ogira
.Lurretik ahora
Bere kantua ere lurretik ahora doa, zuzen zuzen, bihotzean pasatzean emozio handia bilduz ! | ||
| ||
Ahaide delizius hontan | ||
KETARIATIK MUNDURA Nano pastoralaren kantuak | ||
| ||
❯ Gure kreazioak > Ketariatik Mundura | ||
Arantzaleak kantuz | ||
| ||
LURRETIK LURRERA - Claudine Arhancet Mixel Etxekopar: Euskal Herria - Darlene Gijuminag: Quebec-eko Mig’mawag autoktonoa ZER? 2022an Mixel Etxekopar eta Claudine Arhancet zuberotarrak gomit izan dira Montrealeko CMM etxean (Centre des Musiciens du monde). Han artista egonaldiak eta sorkuntzak bultzatzen dituzte, mundu zabaleko musikari-kantarien artean. Sortu zuten LURRETIK LURRERA emanaldia. Montrealen izan zen estrena eta Quebecen bigarrena. 2025ean berriz bira bat eginen dute Québec herrialdean eta ondotik Europan izanen dugu Darlene Gihuminag Mig’mawag populuko artistaren hartzeko. Euskal Herriko Etxepare Institutuak sustatu zuen proiektua, bere "Saison Québec Pays Basque ekimenaren baitan sartuz, Québeceko herriarekin batean. Kultura topaketa zabalak izan ziren, literatura, zinema, dantza, musika eta hizkuntza ere barne. Badakigu baina ez ohartzen autoktono horiek zer pairatu duten, eta oraindik ere pairatzen, beren izan eta izenaren duintasunez bizitzeko. Lotura oso naturala izan da euskal kulturarekin, bereziki gure kasuan Zuberoako kantu eta musikarekin. Lurrak duen garrantzia, lurrak duen ikara hori da jokoan topaketa hontan. Hortarik izen burua: Lurretik lurrera... NORK? CLAUDINE ARHANCET (Atharratze Zuberoa): ahotsa Zuberoan sortu, Zuberoan bizi, baina Europa zabalean kurritu zen urtez, besteen kantuen bila, bere botzaren bila. Georgian aurkitu zuen kantari populu bat eta han egon zen. Haur denboratik kantatzen, du, haur korotan, bakarrik ere. Ikastaldiak ere egin ditu irakaskuntzaren zorrozteko eta azken urte hauetan kantu irakasten dabil, talde anitz animatuz gure herrialdean. Sortu den mendia eta sortu duen mendia kantatzen du indarrez bezain eztitasunez. MIXEL ETXEKOPAR (Gotaine Irabarne Zuberoa): xirulak, beste haize tresnak, ttun ttuna, kantua Zuberoan sortu, Zuberoan bizi, Zuberoako gertakarietan parte hartzaile eta sortzaile. XIRU jaialdiaren sortzaile, bai eta HEBENTIK arte elkartearena, biak arte herrikoia egungo begiez irakurtzeko. Hamaika proiektutan sartua, Euskal Barrokensemble, inprobisatzaile, musikan eta bertsotan, gure ontasunen zabaltzaile eta berriztatzaile. Jotzen du, xaramelatzen du, ufatzen ditu, musika tresna zaharrak. Zaharrean berria bilatzen du eta berrian betikoa aurkitzen. DARLENE GIHUMINAG (Mig’mawag Québec): Ahots eta atabala Mig’mawag populuko artista da, Gaspesia eskualdean sortua. Orain Québecen bizi da. Kantan dabil, bai eta kultura haren izen eta izanaren lekuko zuzena da, gazteei partekatuz, lotura egin dezaten beren arbasoekin Eta behar handiak daude transmisioaren sendatzeko. Berak dion bezala "lehen eskuz borrokatzen ginen, orain hitzez Bere herria kantatzen du, bere arbasoak deitzen ditu, atabal taupadaz, ahots eztiz eta garrasiz. ZUBIAK Ikuskizun hortan agertzen direnak oihartzunak dira, oroitzapenak, haur denbora ez da urrun, eta gauza askotan zubiak ere badaude. Arbasoak mintzo dira bai euskal kantu eta hitzetan, bai mig’mawagetan. Zauriak lore: Darlene Gihuminag Gaspesian sortu zen eta ohartu gara zein garrantsitsuak diren transmisioaren lokarriak. XX. mendean izugarrizko diskriminazioak pairatu dituzte, haien eskubide beharrezko naturalak ukatuz, ihizia, arrantza, eta akulturazioa inposatuz zibilizazioaren izenean. Ondorioz indar eta haserrea nabaritzen da haren kantuan. Zauriak agerian uzten baditu senda gailu ere aurkitu du, artearen bidez, "Hilling song (senda kantua) lekuko. Berak dion bezala: "We used to fight with hands, now I fight with words. Hitzak. Hitzez. Euskaldunentako oihartzun zuzena, ozena. Arbasoak: Gaspesian zeremoniak egiten zituzten harpe bat debekatua izan zitzaien XX. hastapenean, eta geroztik eliza bat eraiki zuten leku hartan berean
Zuberoan ere, C. Arhancet sortua da Maidalena mendi ondoan, eta kantuan nabaritzen zaio! Han ere dago Kapera kristau bat, baina ere arrasto zaharragoak. Izturitzeko harpeetan aurkitu zuten txirula ere entzuten da zati batean, Mixel Etxekoparren eskutik. Gorria: Koloreen garratzian ere aurkitu dugu zubia: Mig’mawagen ehorzketa erritualetan haus gorria erabiltzen da
Eta Zuberoko Maidalena kapera hartan harri bat dago, erromatarren arokoa, kristau aitzineko idatzi honeki: "Errauts gorri xehe jainko baten gurtzeko manera duena! Izadia: Inguramenak baldintzatzen ditu oraindik ere gure ohitura eta egitateak: elementuak gure kantuetan agertzen dira argiki, Zuberoako basa aireetan txori handien metafora argia dabil, Ekiaren dantza
Hauek ere presentzia handia dute itsasoz haraindian, adibidez "Sun dance errituala ospatzen dutenean. Hitza eta poetak: Hizkuntzak ere batzen gaitu, gutiengoan dauden bitan bizi baigara han eta hemen, jolasten, maitatzen, ihardokitzen ere. Hitzen maitaleak, poetak gomitatzen ditugu emanaldian: Joséphine Bacon Inu poeta, Itxaro Bordaren hitzetan, bera Quebecen ibili baita haren arrastoan; Josean Artze euskalduna ere, nola ez, bai eta Etxahun Barkoxe, Maidalena menditik bi urratsean bizi izan zen XIX. mendeko olerkaria
Darlene Gihuminagek beraz ere hitzak sortzen eta ateratzen ditu zuzenean, hala nola Mixel Etxekopar... Transmisioa: Bi aldeetan giltzetarik bat dugu transmisioa, eta Darlenek amultsuki erabiltzen ditu, berak haurtzaroan ikasitako seaska kantuak. Bai eta kolonizazio ingurumarian erabilia izan den haur kantu bat bersortzen du. Europan ere xaramelatu dugun kantua birkokatzen du duintasunez, kontzientziak piztu nahian
Ororen buru, topaketa oso naturala izan da LURRETIK LURRERA egitasmo hori, hizkuntzen koloreak baliatuz zubi musikala eraikiz Euskaldunak eta Mig’mawag populuen artean... ZERTARAKO? LURRETIK LURRERA Lurretik lurrera itsasoa zubi haurrak haurride atabala bihotz bihotza kantu doinua hitz haizea doinu hizkuntza kantu mig’mawag eta euskara... Lurreko Euskaldunetarik Lurreko Mig’mawag-etara... | ||
| ||
Lurretik Lurrera - zatitto bat | ||
|